XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hona adibidez, Mario Vittorinok, Jesukristoz gero IV mendean, nola sailkatzen zituen artegintza motak: artes animi (izpirituari buruzko arte motak): poesia, musika, astrologia, gramatika, erretorika, zuzenbide, filosofia; artes corporis (materiari buruzko arte motak): botaketa, jauziketa, lasterketa, jasoketa e. a.; eta artes animi et corporis (izpirituari nahiz materiari buruzko arte motak): laborantza, gimnasia, midikutza, arkitektura, e. a.

Halaz guztiz, asko garbi seinalatzen zuen Aristotelesen Poetikak estetika mailako teknikai eta gaineratiko teknikai arteko aldea; berezkuntza hau, alabaina, ez zen praktikari buruz, teoriazkoa baizik, hots, praxian ez zen hain gauza ezaguna griego-latin kulturaren kasuan.

Agian, printzipio intelektualen baldintzaz eta sozial egiturarenaz?.

Behintzat teknikai bakoitzari begieman arren, ez ziren ohartzen kreakuntzaren memento subjetiboaz.

Honela, azaletiko ikuspuntutik harturik, margolari bat ontzigile eta dekoratzaile batengandik hurbilago ikusten zuten musiko eta poetarengandik baino; aldi berean poeta mintzatzaile batengandik hurbilago margolariarengandik baino.